Gaur goizean, Euskal Irratietan zuzenean, ikastoletan saldu ditugun txartelen zozketa egin dugu. Hemen klikatuz, zerrenda osoa ikusiko duzue.
Zerbait irabazi bald baduzue, deitu 05 59 52 26 89 zenbakira.
Igandean, sarreretan diru emaitza egin duzuen guzieri zozketa txartela eskainia izan zaizue. Asturiasetan egonaldia irabaztekoa da.
Hona hemen atera den zenbaki sariduna : 8697
15 eguneko epea duzue gure bulegora deitzeko. Hamabost eguneko epean nehor ez bada azaltzen, zozketa berriz eginen dugu.
Gure telefono zenbakia : 0033(0)5 59 52 26 89
Edo maila : herriurrats@orange.fr
Hara ! Herri Urrats eguna bukatu da, zoragarria aurten !!!
Eguraldiak lagunduta, milaka euskalazale bildu dira lakuko bazterretan. Milesker handi bat hurbildu zareten guzieri eta urrundik ere zuen ekarpena egin duzuen guzieri.
Urtero bezala, festazalek oroitzapenak utzi dizkigute eta Herri Urratseko bulegoan bildu ditugu nortasun agiriak, bankuko kartak, moltsak etabar...
Beraz, zerbait galdu baldin baduzue, ez duda, deitu gure bulegora : 0033 559 52 26 89
| Euskal Herri osotik, autobusak antolatzen ari dira. Dakigunez, Irun, Zarautz, Elorrio, Zornotza, Laudiotik autobusak aterako dira igandean. Xehetasun gehiago ukaiteko, "autobus" atala begira ezazue. Eta beste autobusak antolatuz gero, idatzi herriurrats@orange.fr helbidera. Igande arte ! |
![]() |
|
Goiz hontan Biarritzeko zelaian footbalzaleek zer ongi pasatu duten Realeko jokalariekin ! entrenamendua, elgarrizketak eta izenpetze andana bat ! |
Ermua ( Bizkaia) ere lakuko izango da, maiatzaren 8ko HERRI URRATSean.
Ermuko EUSKAL BIRUSA elkarteak autobusa antolatu du Senperera joateko.
Irteera goizeko 8:30ean izango da, Bizkaibus geltokitik ( Agirre kirolak)
Itzulera, iluntzeko 8:00etarako.
Helduek 10 € ordaindu beharko dute eta ikasleek 8 €
Izena ematea ( albait arinen, mesedez): euskalbirusa@euskalnet.net helbidera idatzi, 943179350 / 688632874 telefonoetara deitu edo Erdikokale 2, 1 bulegora etorrita.
EUSKALDUNOK LAKU BAT MUNDUAN. ERMUARROK ERE LAKUKO. ZATOZ HERRI URRATSERA
|
Abusu ikastola ere lakuko Bilboko Abusu ikastolak, Herri Urratseko bideo klipatik abiatuz, bere bideo klipa sortu du. Helburua : maiatzaren 8ko gomita luzatzea !! Hona hemen ikusgai. Txaro bero ikastolako buraso, erakasle eta ikasleeri ! |
Real Sociedad ere lakuko ! Argazkian : ESAITeko arduraduna, Real taldeko arduradunak eta Seaskako lehendakaria.
.jpg)
Herri Urrats sustengatzeko, datorren apirilaren 18an goizeko 11etan, Real taldea Iparraldera etorriko da entrenamendua egitera. Miarritzeko Agileran eginen da. Entrenamendua deneri idekia da.

Apirilaren 7an, LABekiko hitzarmena gauzatu da.
Datozen egunetan, Euskal Herriko enpresetan Herri Urratsen kartelak atxemanen dira, eta maitzaren 8an lakura joateko kanpaina bultzatuko da. Langileen artean ere diru bilketak antolatuko dira.
Milesker handi bat LAB sindikatuari Iparraldeko ikastolak laguntzeagatik !