eu | fr

Seaska

SEASKAK, Lapurdi, Baxe Nafarroa eta Zuberoako ikastolen federazioa. Duela 42 urte sortua, Ipar Euskal Herrian murgiltze ereduan (D ereduan) dagoen aukera bakarra da. Ikastolak dira gaurko haurrak, biharko gizarte eragile euskaldunak segurta ditzakeen egitura bakarra.

25 urtez inolako ezagupenik ukan gabe, 1994 urtean eskuratu zuen Seaskak Hezkuntza Ministeritzaren ezagupena, ikastolei izaera pribatuko elkarteen estatusa emanik.

Geroztik erakasleen enplegatzailea Pariseko Hezkunde Ministeritza bada ere, ikastolek beharrezkoak dituzten lanpostu guztiak ez ditu ematen ministeritzak eta ondorioz urtez urte geroz eta erakasle gehiago ordaindu behar ditu Seaskak bere sakeletik.

Horretaz gain, nahiz eta zerbitzu publiko bat eskaini eta eskola laikoa izan, eskola pribatu gisa onartua denez, botere publikoei ikastoletan inbertsio publikoak egitea galerazten dion 1848 ko Falloux legea inposatzen zaie ikastolei.

Seaskaren baitako ikastolek, hezkuntza sare osoa segurtatzen dute ama ikastolatik batxilergoa arte.

Gaurregun, 2700 haur baino gehiago eskolatzen ditu Seaskak:

Seaskako 29 ikastolak, Ikastolen Elkarteko kide dira Euskal Herriko Ikastolak Europar kooperatibaren baitan, 7 probintzietako ikastolak biltzen dituena.

berriak
ikastolen bestak!
bideo klipa
abestia jaitsi!
Gu ere lakuko!
Erropa
ikastolen elkartea
seaska
facebook
Herri Urrats - 10, Andre Emlinger plaza - 64100 Baiona   Tel : 0033(5)59 52 26 89   herriurrats@orange.fr
Diseinua: di-da komunikakzioa   Garapena: Bitarlan